Sarrera



ZER DA MARRAZKETA??

Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharizana. Komunikazio hori bideratzeko modu asko daude, baina bi dira batez ere: idazkera eta grafismoa. Grafismoa esaten diogu ikusiz jasotzen den edozein adierazpeni, erreala zein sinbolikoa izan.

Adierazpen teknikoak, bai eskuz egindakoak (bozetoa), bai tresnen edo ordenadorearen bidez egindakoak, behar-beharrezkoak dira gizartea garatzeko eta mundu osoko teknikoek elkar ulertzeko. Izan ere, adierazpen teknikoa hizkera unibertsala da izatez.

Leonardo da Vinciren biografoa izandako Giorgio Vasari (1511-1574)  arkitektoaren definizio polit bat emongo dugu:
"Marrazkia pentsatzen ari garena ikusmenezko adierazpenaren bitartez ematea besterik ez da".



BOZETOA eta KROKISA

BOZETOA:
Objetu erreal edo asmatu batez buruan dugun irudiaren lehenengo zirriborroa da, eta gehienetan ez da ondo definituta egoten. Ez du xehetasun askorik, ez eta neurri zehatzik ere. (1)

KROKISA: 
Bozetoan adierazitako ideien behin betiko irudikapen grafikoa da. Edozein pertsonak bertan deskribatutako elementuak arazorik gabe interpretatu ahal izateko informazio nahikoa du krokisak (dimentsioak, materialak, piezak lotzeko moduak ...). (2)

                               (1)                                           (2)

 Gehiago jakiteko